2011-10-10

2011 LITERATUR NOBEL SARIA

Tomas Transtömer poeta suediarrak irabazi du Literaturaren 2011ko Nobel saria. Hamahiru urterekin hasi zen idazten eta 1954an argitaratu zuen bere lehen poesia liburua: "17 dikter". 2004an "Den stora gatan" antologia argitaratu zuen eta aurretik, 1993an, "Minnena ser mig" autobiografia laburrak ere ikusi zuen argia.
Hizkera moderno, espresionista eta batzuetan surrealista erabiltzen du bere lanetan.
1990ean izandako hemiplegia baten ondorioz, hitz egiteko zailtasunak ditu, baina idazten jarraitzen du. Suediako poeta nabarmenetakoa da eta askotan izan da Nobel saria irabazteko hautagaia. 2011ko urriaren 6an iragarri dute, azkenik, urte horri dagokion Literaturaren Nobel saria irabazi duela.
Bere ibilbidean poesiaren Bonnier saria, nazioarteko Neustadt literatur saria, Oevralids saria, Alemaniako Petrach saria eta Suediako Poesiaren Nazioarteko Foroa saria irabazi ditu.
Bere lanak 50 hizkuntzatara itzuli dituzte.
Tomas Tranströmer, Literaturaren 2011ko Nobel sariduna

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina