2011-10-24

AMA LURRAREN KANTUA (Aurkenerena, Joseba)

"Ama-lurraren kantua" liburuaren azalaGaurko gizarte honetan, baloreen aldaketa bortitza ezagutzen ari gara. Elkartasuna, auzolana, lagun hurkoarekiko begirunea, izadiarekiko maitasuna eta euskaldunon artean oraintxe arte horren sustraituta izan diren horrelako baloreak ahanzten ari gara. Ama-lurra ahantzia dugu eta proiektu faraonikoak, aberatsek aberatsago izateko behar dituzten proiektu suntsitzaile handi-mandi horiek, gero eta ugariagoak dira. Garapena ez da txikizioa, garapena ez da izadiaren suntsipena, garapena ez da izan behar aberatsen sakelak gehiago gizentzeko bide, denon onurakoa baizik. Ama-lurra ez da beti isilik egongo. Goiz ala berant iritsiko da gizakiaz aspertuko den eguna eta orduan denok larrutik ordainduko ditugu diruzale horiek egindako balentriak.


Iturria: kulturklik

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina