2011-10-05

R.M.AZKUE LITERATUR SARIETARAKO DEIALDIA

Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak egin dute deialdia. Bi modalitatetan egin da deialdia: narrazioan eta olerkian. Eta modalitate bakoitzean bi maila izango dira.

A maila:
- 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat
- Lanen luzaera: narrazio arloan 2 folio, olerki arloan 15 lerro.

B maila:
- 15 eta 18 urte bitarteko gazteentzat
- Lanen luzaera: narrazio arloan 4 folio, olerki arloan 30 lerro.

SARIAK
A zein B mailan eta narrazio zein olerki arloetan, sariak berberak izango dira:
Irabazleak 300 €, bigarrenak 240 €, hirugarrenak 180 €.

Lanak entregatzeko epea: 2011ko abenduaren 16ª
Epaimahaikoen erabakiak 2012ko otsailaren 28ª baino lehen iragarriko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina