Izenburua: Deabruaren letaginak
Egilea: Morillo, Fernando
Orrialdeak: 164
Hizkuntza: Euskara
Bilduma: Su tanta
Egilea: Morillo, Fernando
Orrialdeak: 164
Hizkuntza: Euskara
Bilduma: Su tanta
—Jagoba sektaren batean sartu dela esan nahi duzu?
—Hobe bai! Ez. Haren bila joan da.
—Haren…?
—Jesukristoren bila.
—Hobe bai! Ez. Haren bila joan da.
—Haren…?
—Jesukristoren bila.
—Monasterioren batera? Klausuran edo?
—Klausuran? Hara bestea. Bila joan dela diodanean horixe esan nahi dut: bila. Harengana. Palestinara! Kristo aurreragoxeko Palestinara.
—Zer esan nahi duzu? —Lorea negarrez hasi zen.
—Ez dagoela hemen, joder, orduan baizik.
—Eeee…
—Bakarrik utzi nauela eta denbora zeharkatu duela, ostia!
Deabrua gauean. Zuri begira. Bakarrik zaude. Beldur diozu ilunari? Ez nahikoa. Zu modernoa zara. Ez duzu umekeriatan sinesten. Ez? Ja! Deabrua itzaletan. Zuri begira. Irribarrez. Zuk baino gehiago daki. Zain dago. Zure sekretuak lehertzeko. Sua. Amorrua. Ikara. Ausartzen zara inbokazio bat egiten? Zer eskatzeko? Bazara gauza gaua mendian igarotzeko, izu mitologikoen euripean? Bazara gauza jainko bat hiltzeko? Edo barre egiteko eta jainko bat izaten ausartzeko? Deabrua zuri begira dago. Letaginak distiraka. Haren begiek harrapatu egiten zaituzte. Izurik latzena. Eta zuk hilda egon nahi zenuke. Deabruak zure izua askatuko du. Beldur diozu ilunari? Ja!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina