2012-03-23

Nazioarteko haur eta gazte liburuen eguna

Apirilaren 2an ospatzen da 'Nazioarteko haur eta gazte liburuen eguna'. Egun horretan oporretan izango garenez, ospakizuna aurreratzea erabaki dugu, eta Martxoaren 26tik 30era 'Manga astea' izango dugu Arreiturreko liburutegian.
mailxmail.com

Astean horretan hainbat 'manga' estiloko komikiak egongo dira ikusgai eta irakurgai liburutegian. Gainera, pelikula baten proiekzioa  izango dugu. 'Manga'ren historia eta hainbat idazle naiz irudigileren bizitzaren txostenak  egongo dira baita ere.

Elgoibarko Gotzon Garate liburutegiari eta Iñaki Larrañagari eskerrak luzatzen dizkiegu aste honen prestakuntzan eman diguten laguntzagatik.

Ondo pasa!

Apirilaren 2an zer egun den gogoratu eta libururen bat irakurri edo erosi!.

delazymas.blogspot.com


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina