Maiatzaren 22an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dira. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.
Hauek dira 2011ko saridunak:
- A maila (11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat), narrazioan: lehen saria: Ez naiz zure printzesa, Anne Lapeira; bigarren saria: Maite, maite... ez bakarrik bakoitzak bere burua, Maddi Petralanda; hirugarren saria: Michelen misterioa, Evangelina Descalzo.
Bestalde, lan sarituez gain, ondoko lanak argitaratuko dira, epaimahaikoen gomendioz: Mesopotamiako mamua, Julen Antxia; Zein zaila den semea izatea, Xabier Oianguren - A maila, olerkian: lehen saria: Norbait joan da, Amaia Rodriguez; bigarren saria: Bizirik gabe bizi den pertsona, Malen Barriola; hirugarren saria: Gizon herrenaren olerkia, Maite Larrarte.
- B maila (15 eta 18 urte bitartekoentzat), narrazioan: lehen saria: Ez dago musik!, Maialen Akizu; bigarren saria: Gauaren beharra, Ainhoa Urien; hirugarren saria: Ainarak bezala..., Mikela Atxoarena.
- B maila, olerkian: lehen saria: Idazten hasi da, Maialen Akizu; bigarren saria: Zer da denbora?, Maialen Elortza; hirugarren saria: Los Angeles, 2019, Mikel Aranburu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina