2012-09-20

Danele Sarriugarte elgoibartarra 'Igartza' sariaren irabazle

Danele Sarriugarte elgoibartarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hamabi proiektu aurkeztu dira CAF enpresak eta Beasaingo Udalak antolatutako beka honetara, eta 'Mamuak' izenburuko eleberri-proiektua aukeztu du Sarriugartek.
Danele Sarrigarte Mochalesek 23 urte ditu eta aurretik libururik argitaratu gabea da. Itzulpengintzan lizentziatua, martxo hasieratik intzulpengintzari buruzko webgunea du irekia, Garazi Arrularekin batera. 'elearazi.org' du izena.
Sariketa honetara egitasmoak aurkeztu behar dira. Saritua izan ondoren, urtebetea eman ohi zaio idazleari lana burutu dezan. Emakume obsesibo bat izango da 'Mamuak' eleberriko pertsonaia nagusia eta kontalaria. «Bikote-harreman baten bukaera kontatuko du protagonistak. Ez da oso modu politean bukatu harreman hori. Gurasoak ere, ezkonduta daude, baina ez dute elkar maite. Jende askok du autotortura-tzeko joera, eta emakume hau ere halakoa da, horren adibide garbia da», esan zuen idazleak atzoko aurkezpenean.
Iturria: diariovasco.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina