2012-11-29

47. Durangoko euskal liburu eta disko azoka

Durangoko Azokak abenduaren 6tik 9ra zabalduko ditu ateak. Aurtengoa, 47. edizioa izango da eta  ekitaldi ugari antolatu dira aurkezpen, emanaldi, tailer, hitzaldi eta bestelakoen artean. Aurten 253 stand izango dira erakustazokan liburu, disko, teknologia-gai eta bestelako proposamenen artean.

Nestor Basterretxeak  (Bermeo, Bizkaia, 1924) egin du aurten, enkarguz, Durangoko Azokako kartela.
300 ekitaldi baino gehiago antolatu dira, eta 400 nobedade pasa azalduko dira azokan. Aurtengo kultura gonbidatua kultura ijitoa da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina