2012-11-19

Gotzon Garate liburutegiak 2 lehiaketa antolatu ditu

Liburutegien eguna ospetzeko Elgoibarko 'Gotzon Garate' liburutegi publikoak 2 lehiaketa jarri ditu martxan.

Lehenengoa, Elgoibarko DBHko ikasleentzat zuzendutako “Irakurtzen” argazki digitalen lehiaketa. Bi sari emango ditugu: Lehenengoa 50 eurokoa eta bigarrena 25ekoa. Abenduak 3rako aurkeztu beharko dira  liburutegia@elgoibar.org helbidean. Epaimahaia Ongarri Argazkilari taldeko kidez osatuta egongo da.

Bigarren lehiaketa berriz “Orri bilatzaile” edo “Separadore”ena da. Gaia eta teknika libreak izango dira eta 21 x 5,50 cm neurtu beharko dute. Lehiaketa honetan aurkezteko epea abenduak 3an bukatuko da. Saria 100 eurokoa izango da eta edozein elgoibartarrek parte hartu ahal izango du. Oinarriak liburutegian daude.

Informazio gehiago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina