2012-12-05

Euskararen eguna

Astelehenean, Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna izan zen. Gure institutuan ere omenalditxo bat egin izan nahi genion euskarari, eta bere eguna ospatu. Horretarako, DBH eta Batxillergoko ikasle eta irakasleak Arreiturren bildi ginen.

DBHko 4. mailako ikasleek txokolatea eta bizkotxoak prestatu eta saldu zituzten. Bata zein bestea oso gozoak zeuden, eta egiten zuen eguraldiaren ondorioak baretzeko primerakoak izan ziren.

Abeslariak ere izan genituen; Mari Juli eta Xabier. Baita gitarrajole bat ere, Markos.

Gainera, piropo lehiaketarako gela bakoitzak aukeraturiko piroporik onenak irakurri genituen.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina