AHAZTEZINA
Iritsi zen unea. Uda zen. Oporretan geunden, eta ikasturtean zehar hainbeste landutako burmuin hau, aireatu beharra zegoen. Urtebetetzeetan amabitxiak, bi lagunentzako, asteburu bat Parisen pasdateko aukera oparitu zidan. Ez nuen bi aldiz pentsatu eta bikotea eta biok joatea erabaki nuen. Paris, bi ikustpuntu desberdinetatik ezagutzeko aukera izan genuen, globo estatiko batean ibiltzeko aukera izan baikenuen.
Goizeko zortzietan puntuan, hoteleko harreratik atera ginen. Bi bizkarzorro generamatzan. Bertan, gosaria, bazkaria eta afaria genituen gordeta. Berokiak berriz, soinean; hotz handia egiten baitzuen. Bizitxako egunik onena pasatzera nindoala iruditzen zitzaidan.
Horetaz, bizkarzorroak globoan sartu eta azalpenak zorrotz entzun genituen. Bi aukera geneuzkan. Bat, globo gidariarekin jon, eta bestea, geu bakar-bakarrik moldatu. Eta geuk, noski, ez genuen batere beldurrik. Mikel eta ni ausartak ginen, eta ondorioz, gidaririk gabe bidaiatzea erabaki genuen.
Abiatu ginen eta gure globoa lurretik, gero eta urrunago zegoen. Tripa barnea, tximeletaz beteta nuela zirudien. Zoragarria zen. Ez nekien Paris hain ikusgarria eta ederra zenik eta gainera Mikelen konpainiarekin nengoen. Zinestezina zen hura guztia.
Dagoeneko, goizeko hamarrak ziren eta gosaltzeko geunden oraindik. Nik ez nuen goserik. Baina gosaldu beharra geneukan. Gosari erromantiko bat genuen prestatuta eta eguzkiaren epeltasun harekin ezin hobeto egoten zen.
Momentu egokia iruditu zitzaidan. Mikel besarkatu nuen. Muxu bero bat eman nion eta asko maite dudala esan nion behin eta berriz.
Orduak igarotzen ari ziren nahiz eta guri, minutuak iruditu. Erlojuari begiratu nion eta dagoeneko, arratsaldeko bostak ziren!. Eta gainera, zerugaina, lainotzen hasi zen. Haizea bortizten hasi zen. Txarrera egin behar al zuen? Bazkaldu gabe geunden eta ezin izan genuen ezer jan. Globoa bideratzen saiatu ginen, zerbait egin genuen, baina gehiegirik ez.
Iluntzeko zortzietan, haizea pixka bat baretu zenean zerbait jan genuen. Gaueko bederatziak aldera, nekatuegia nengoen esna jarraitzeko eta lokartzen hasi nintzen. Lo zapo geratu arte. Mikel, globoaren ardurapean utziz.
Esnatu nintzenean, Mikel nire mantalean lo zegoen. Gaixoa. Errudun sentitu nintzen. Globotik kanpora begiratu, eta belardi bat ikusi nuen, ez zegoen ez jenderik, ez etxerik inguruan. Baina paisaia hark, txunditurik utzi ninduen.
Gau osoa esna egon ondoren, goizeko bederatziak aldera esnatu zen Mikel. Ez zuen batere aurpegi onik. Iada, eguraldi ona egiten zuen. Baina arazoa, galduta geundela zen. Gosaltzeko berriz, aurreko gaueko afaria jan genuen. Tripa beteta, hobeto pentsatzen dela frogatu genuen.
Zerbait pentsatu nahian ibili ginen. Mikeli, irtenbidea bururatu zitzaion arte. Bizkarzorrotik, orri txuri batzuk atera genituen eta baita poltsikoan nuen boligrafo bat ere. Orri guztietan, hauxe idatzi nuen:
“Mesedez, bikote euskaldun bat gara, eta globoan galduta daramagu egun oso bat. Ez dakigu non gauden eta mugikorrik gabe gaudenez, ezin gara inorekin harremanetan jarri. Mesedez, deitu poliziari eta eskatu laguntza. Mesede hori egingo diguzuelakoan, milaesker.”
Geroago, orri horiek guztiak, ikusitako lehehenengo herrixkaren parean bota genituen. Itxarotea besterik ez genuen.
Itxaronaldia, oso erromantikoa izan zen batak bestea lasaitzen baikenuen. Konpainia onean geunden. Handik ordubetera, entzun genuen helikoptero hotsa. Salbu ginen.
Igande gauean iritsi gara etxera eta barneko emozioak ateratzeko hau idazteari ekin diot. Momentu txarrak alde batera utzi eta onak gogoratuz, inoiz baino hobeto pasatu dudala konturatu naiz eta nik neure Mikel, gero eta gehiago maite dut, bizitako momentu ahantezinei esker.
Enara Agirrezabala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina