2013-01-07

Komiki saritua

Albiste honekin hasi dugu urtea gure ikasleen sorkuntza mailan bederen. Urtero legez, ikasturte honetan ere, DBHko 2. mailako ikasleek bisita egin dute 'Euskararen Etxea' museora.

Eta bisita horretan egindako lan batek jaso du saria. Museoa bisitatzen duten ikasleek binaka KOMIKI bat egin behar zuten. DBH 2A gelako 2 ikaslek, Guillermo Hijano eta Jon Iriondok, egindako komikiak Euskadi mailako 3. saria irabazi dute. Zorionak!

Sari banaketa Urtarrilaren 26an izango da Euskal Etxea museoan. Laister ezagutu ahal izango duzue komiki irabazlea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina