2013-10-10

Book Trailer Lehiaketa

1.650 ikaslek hartu dute parte 2012-2013 ikasturtean Galtzagorri elkartean antolaturiko lehiaketa honetan. Lehiaketa hau Liburu Gaztea Sariaren ondorengoa da. Helburua berdina bada ere, gazteen irakurzaletasuna bultzatzea alegia, gazteen parte hartzeko era aldatu egin dute. Liburu Gaztea Sarian Galtzagorrik proposaturiko liburuak irakurri eta gustukoenaren alde bozkatu behar bazuten, Book Trailer lehiaketan liburu bat irakurri eta horren irakurketa sustatzeko sortutako bideo-muntaia egin behar da.  DBHko maila bakoitzentzako liburu bat proposatzen da book trailerra egiteko.

Gehiago irakurri.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina