2013-10-30

Saizarbitoriarentzat Euskadi Literatura Saria

Ramon Saizarbitoria izan da aurtengo Literatura Sariko irabazlea 'Martutene' lanagatik. Gaztelaniazko saria Ramon Pinillarentzat izan da 'Aquella edad inolvidable' lanagatik, Itzulpenaren saria Iñaki Mendigurenentzat eta Sara Turtlerentzat 'Tom Sawyer-en abenturak' eleberriaren itzulpenagatik;  Ilustrazioarena Elena Odriozolarentzat 'Tropecista' lanagatik.

Iturria: Berria

Euskaltzaindiaren berria

'Martutene'- laburpena irakurtzeko klikatu 'gehiago jakiteko'

Lynn iparramerikar soziologo gazteari bere etxeko atikoa alokatu dio Martin idazleak. Egun batean, Lynnek Iñaki Abaitua ginekologoa ezagutzen du ospitalean eta maitemindu egiten dira. Hala, “In Love” (maitemindua) dagoela aitortuko dio Juliari, Martinen bikotekideari, eta agerian geratuko da inbidia eta amorrua, biak sentitzen dituela Juliak hori entzutean. Inbidia Lynni eta amorrua Martini, berak ezin duelako Martinen ondoan zinezko emakume sentitu. Emakume izan nahiaren inguruko indagazio aparta da nobela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina