2013-11-18

Bertsolari txapelketa nagusia

Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina izan dira astebukaerako saietako irabazleak. Aitor Sarriegi larunbatean Oiartzunen, eta Sustrai Colina igandean Murgian.

Azken sai hauek ondoren, erabakita gelditu da finalaurrekoetako bigarren itzulian izango diren bertsolariak. Hona hemen sailkatutakoen zerrenda: Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu.

Bigarren itzuliko hiru saioak horrela gelditu dira:
Azaroak 23, Elizondo: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto
Azaroak 24, Donostia: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin
Azaroak 30, Maule-Lextarre: Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu.

Iturria: Bertsozale.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina