2013-11-22

Getxoko XII Komiki Azoka

Azoka honek aurten XII. edizia du eta Azaroaren 22tik 24ra egingo da. Komikizaleen urteroko hitzordu bilakatu da Getxoko Komiki Azoka. Aurten hamabigarren edizioa du eta asteburu honetan izango da, gaurtik igandera bitartean (azaroaren 22tik 24ra).
Getxoko Komiki Azokak Areetako Geltokia plazan jarriko du karpa. Eta bertan bilduko dira komigintzaren inguruko alor guztiak. Erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine… Guztira 60 saltoki jarriko dituzte.
Geltoki Plazatik at, beste hainbat guneetan jarduera ugari izango dira datozen hiru egunetan.
Azoka goiz eta arratsaldez egongo da zabalik 11:00etatik 14:30era, eta 17:00etatik 21:00etara.
Bi omenaldi lehen egunean
JAN (Juan López Fernandez) komikigile ospetsua eta Luis Gasca
dibulgatzaile gipuzkoarra omenduko dtiuzte aurten Getxoko Komiki Azokan. JAN Superlópez pertsonaia famatuaren sortzaileak "Pulgarcito" (Erpurutxo) haurrentzako sailarekin ere ospe handia lortu zuen. Omenaldia azokaren lehenengo egunean izango da, azaroaren 22an, 19:00etan.

Iturria: Galtzagorri

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina