2013-11-11

Igor Elortza bigarren sailkatua bertsolari nagusiko finalerako

p056_f02.jpg
Iturria: Gara
Tolosan egindako saioan Igor Elortza izan zen irabazlea jendez betetako polikiroldegian. 722 puntu lortu zituen 1.732 entzuleen aurrean goitik beherako hainbat bertso eder osatu eta gero. Igorrek gozatzen duela dirudi bertsotan, eta entzuleak gozaraztea lortzen du.

Honela gelditu zen saioko sailkapena:
722 puntu Igor Elortzak,
667,5 Iñigo Mantzizidor Mantxik,
649 Unai Iturriagak,
649 Etxahun Lekuek,
638,5 Jexux Mari Irazuk eta
638 Amaia Agirrek

Datorren astebukaeran ospatuko dira Oiartzunen eta Mugian finalerdiko beste bi saioak.

Iturria: Gara

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina