Teresa Calok idatzitako liburuaren irakurketa dramatizatua egingo dute Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Liburu hau da Galtzagorrik antolatzen duen Booktrailer lehiaketarako aukeratutako bat.'Marta ispiluaren aurrean' Antzerki obra baten gidoia da. bertan anorexiak jota hildako hamazazpi urteko Martak bere bizitzaz hausnartuko du ikusleei zuzendutako elkarrizketan, monologoa parterik luzeenean eta bere buruaren alter egoa den eskeleto batzuekin elkarrizketan tarteka. Anorexia da gaia eta horretaz hitz egiten du neskak, atseden gabe, azken lerrora arte.
![]() |
| Teresa Calo |
Iturria: Galtzagorri

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina