2013-12-19

Euskal Liburuaren Gaua

Euskal Liburuaren Gaua euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek antolatzen dute: Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartea.
Xabier Olarra
Urtero bezala, Dabilen elea saria emango da ospakizun gau honetan, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa. Aurten, Xabier Olarra itzultzaile eta editoreak jasoko du saria.
Ekitaldia abenduaren 19an izango da, 19:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.

Gehiago irakurtzeko: Galtzaberri

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina