2013-12-04

"Linguae Vasconum Primitiae" hamaika hizkuntzatan irakur daiteke

Euskaraz inprimatua izan zen lehen liburua hamaika hizkuntzatan iradurri daiteke dagoeneko. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Bernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren edizio berri bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak. Jatorrizko testuaz gain, katalan, galiziera, errumaniera, arabiera, kitxua eta txinerazko itzulpenak ditu edizio berriak. Gaurko ekitadian, gainera, Jean Haritschelhar zena gogoan izan dute.

Honez gero, Linguae Vasconum Primitiae hamaika hizkuntzatan irakur daiteke, euskaraz gain. Izan ere, 2011. urtean, gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, alemanezko eta italierazko itzulpenak biltzen zituen liburuaren edizioa aurkeztu zuten Euskaltzaindiak eta Legebiltzarrak. 

Ekitaldiaren amaieran, Xabier Kintanak euskaraz irakurri du "Kontrapas" poema. Irakurraldi hori osatzen izan dira liburuaren itzultzaile Joan Martí  (katalanez) Manuel González (galegoz), Delia Mihaela Cristea (errumanieraz), Fang Xiao (txineraz), Shaalan Hares (arabieraz), eta, kitxuarazko itzultzaileak bertaratzerik izan ez duenez, Verónica Yuquilema, Mondragon Unibertsitateko ikaslea.

Horrezaz gainera, Mikel Morris, Karmele Jaio, Julia Brade, Simon Lambert eta Giovanni Zanonen bideoek aukera eman dute "Kontrapas" entzuteko ingelesez, gaztelaniaz, alemanez, frantsesez eta italieraz. Etxepareren "Kontrapas" poema 12 hizkuntzatan aurkeztu da. Amaitzeko, Xabier Leteren eta Erramun Martikorenaren ahotsak entzun dira, haiek testu horretaz egindako musika-egokitzapen ezaguna kantatzen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina