2014-01-22

'Lazarillo 2013' sarien banaketa

Urtarrilaren 4an banatu ziren sorkuntz literario eta album ilustratueri emandako 'Lazarillo 2013' sariak Haur eta Gazte Liburuaren Aretoan. Saria Espainiako Haur eta Gazte Liburuaren erakundeak antolatzen du eta Kultur Ministeritzaren babesa du.

Eleberri irabazlea Manuel Ballarten Cada gra de raïm. Kontakizun laburrez osatuta, lan errealista baina fantasia punttu bat ere baduena, adiskidetasunak, eskola bizitzako gora-behera, lehen amodio eta famili arazoak dira ipuinen gaiak.

Albun ilustratu saria Pablo Albo eta Iratxe Lopezentzat izan da La mujer más alta del mundo lanagatik.

Sariak Sara Moreno, OEPLIko lehendakari ordeak, eman ditu. Eta bakoitzak 3.000 euroko saria izan du.

Informazio gehiago

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina