2014-02-26

Badator XIV. BreakOnStage jaialdia

Chey Jurado Giles - Iturria BreakOnStage

Bilboko Nazioarteko Kultura Urbakoen Jaialdiak badu data: Martxoaren 29a.

Bboy Poe One - Iturria BreakOnStage
Agertokiko kultura urbanoagaz lotutako jaialdirik garrantzitsuena da estadu mailan, eta erreferente bat da mundu osoan. Bi ordutan iraupen laburreko 20 ikuskizun taularatuko dira: dantzak, musika, kirola, irudiak, akrobaziak… dana kultura urbanoaren ikuspegitik begiratuta. Eta ondoren hip-hop kontzertua.

BreakOnStage jaialdian, kultura urbanoaren erreferente bihurtu diran hainbat artista batuko dira. Breakdancearen alorrean onenak datoz: Holandatik The Ruggeds, Frantziatik Inesteam eta Espainiatik Rst Crew besteak beste. Los Angeles uritik Poe One break dantzari mitikoa dator epaile lanak eta ikuskizuna eskaintzera; Sueziako Kaynix dantza-urbano talde famatua nabarmentzekoa da, baita Chey dantzariaren show barriaren estreinua.

Iturria: Kulturklik buletina
Informazio gehiago: BreakOnStage

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina