Iturria: Euskaltzaindia. |
Csaba Sándor Tabajdi Europako Parlamentuko Sozialisten eta Progresisten Aliantzaren Taldeko eurodiputatuaren esanetan, egoerari buelta eman dakioke. Euskararen kasua aipatu du, “bizirik irautea ez ezik, aurreratzea ere lortu baita".
Nafarroako egoera ere kontuan hartu du,
eta hauxe azpimarratu: "40.000 nafarren hizkuntza-eskubideak Foru
Gobernuaren esku daude". Eta frantziar estatuari dagokionez, honako hau
adierazi du: “Ez du aitortzen frantsesa ez den beste hizkuntzarik, eta
horrela Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako milaka euskaldunen
eskubideak urratzen ditu”. Hori dela-eta, europar instituzioei eskatu
die “presioa egin diezaiotela frantses gobernuari, Hizkuntza Gutxituen
Gutuna berresteko konpromisoa bete dezan”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina