2014-03-10

2013ko Azkue Literatura sariak banatu dituzte.

Martxoan 6an egin zen banaketa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten . Sariok Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.
Iturria: Plazaberri agerkaria


Hauek dira 2013ko saridunak:
A mailan, narrazioan: lehen saria, Mundiala!, Maddi Aiestaran; bigarren saria: Zintzoa izateko ipuina, Olatz Bereziartua; hirugarren saria: Martinaren ibilbidea, Anne Agirre.

A mailan, olerkian: lehenengo saria: Egunsentia, Lorea Azpiazu; bigarren saria: Ezer ez da betiko, Naia Ordorika; hirugarren saria: Parkea, Aiora Amenabar.

B mailan, narrazioan: lehen saria: Janis Joplin, sudur gorriak eta arrautza frijituak, Lourdes Ondaro; bigarren saria: Lagun minak, Markel Txasko; hirugarren saria: Egunari beldur,  Ane Saiz.

B mailan, olerkian: lehen saria: Lehertu, atertu, desertu, Maialen Akizu; bigarren saria: Amaraunak, Inhar Esnaola; hirugarren saria: Itzaldu, Maialen Akizu.

Azkue Sarien helburu nagusia idazle gazteak literatura mundura erakartzea da. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:
  • A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta.
  • B mailan: Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina