
Fernando Bengoetxea Altuna (Amezketa,
1764-10-10 / 1823-7-9) oso bertsolari eta gizon berezia izan zen.
Meatzari eta artzain ibili zen Aralar inguruetan. Umoretsu, bizi eta
argia, bere ateraldi xelebre asko Gregorio Mujikak bildu zituen Pernando Amezketarra liburuan. Antonio Zavalak sortu zuen Auspoa bilduman, Pernando Amezketarra bertsolaria izenburuko liburua argitaratu zen, 1966an. Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke.
Esan bezala, ekitaldi ugari egingo dira
aurten Fernando Amezketarraren omenez. Besteren artean, Udalak atera
duen 2014ko egutegia izan da lehen ekimena, Fernandori buruzkoa baita.
Biharkoaren ostean, gainerako ekimenak etorriko dira: Fernandoren
Txokoak ibilbidearen aurkezpena (apirilean) edota Fernandoren marrazkien
erakusketa, ekainean. Urriaren 6tik 12ra, Fernando Ast
ea egingo da.Iturria: Plazaberri (Euskaltzaindia)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina