2014-03-21

Martxoak 21 Poesiaren Nazioarteko Eguna

Espe                                            
kendu itzan baina-k bekokitik
ez al dakusan bizitza
ez dela alferrikako gatazka baizik?
ez al haiz konturatzen
zerua astronautaz betea dagoela?
Dantza hadi
arrabita soka guztiak dzart egin arte
gero, begiak hertsi
deus itxadon gabe


Bai bakarrik nagoela   
hainbeste jende artean!
kexatu zen                 
gizona.
Gauak
bere kristalez
zauritzen nau
eta hain biziro desiratutako gorputza
ez da zama neketsua baizik
Eroski-n detergente paketekin batera
bakardade kilo bat oparitzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina