2014-03-14

Ostirala, 19:00 h - Gorka Etxeberria Casqueiro



OSTIRALA, 19:00 h.

 
Riiinnggg!!!!
Yabadabaduuuuuuuu!!!
Mahoizko aropa
alde batera utzi dut,
mailu eta iltzeekin batera;
ardura ere,
lantokiko armairuan gordeta.
iritsi da garaia.
 Bainera,
lasaiagarri bolaz
eta aparrez beterik dagoela,
goxo-goxo sartu naiz
lanarengatik dudan beltz kolore hau
kentzeko asmoz,
garbi sentitzeko asmoz.
 Xanpua ere
azkar eman dut
igeltsuz beteriko
ile beltzarenean,
suabizantea gero,
gomina ondoren;
lanaren zikinkeriak
sortu dizkidan korapiloak,
ile tente
eta elegante batzuengatik
aldatu nahian.

Buruko ileak
eror ez daitezen
otoitz egiten dugun bitartean,
aurpegikoak gustura kentzen ditugu
ederrago gaudela sentituz.
 Ondoren,
“after-shave” bota dut,
kolonia gero;
lanak sortutako kiratsa
alboratuz,
usai goxo batzuen truke.
 Mahoizko arropak
itsusi egiten ninduelakoan
armairuko trapu eleganteenak jantzi ditut,
asteburuetako faunan
sartzera noa.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina