2014-05-20

'Harri eta herri' poema liburuaren 50. urteurrena

Urte honetan betetzen dira 50 urte Gabriel Arestiren 'Harri eta herri' poema liburua argitaratu zela.

1964an argitaratu zuen Itxaropena Argitaletxeak Zarautzen eta euskal poesiaren historian liburu iraultzailea izan zen, gai sozial eta politikoak jorratuz eta injustiziak salatuz.

"Nire aitaren etxea" olerkia ziur aski liburuaren guztien artean ezagunena da.

Urteurrena dela eta, Bilbo Zaharra euskaltegiak 'Harri eta herri' liburuari eskainiko dio Klasikoen 7. irakurketa jarraitua. Maiatzaren 22an egingo da, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara. Irakurketan 400 parte-hartzaile baino gehiago bildura dira.

Informazio gehiago: 'Karpako egitaraua'.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina