Martxan da, dagoeneko, Beldur barik lehiaketaren 2014ko edizioa. Lehiaketa honetan, emakumeek jasatzen duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.
12-26 urte bitartekoentzat da lehiaketa, eta 2 kategoria daude: lehen kategoria 12-17 urte bitartekoentzat da eta bigarren kategoria 18-26 urte bitartekoentzat. Bakarka zein taldeka hartu daiteke parte.
Informazio gehiago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina