2014-10-10

Fernando Amezketarraren jaiotzaren urtemuga

1764ko Urriaren 10ean jaio zen Fernando Amezketarra. Gaur betetzen dira bere jaiotzaren 250 urte.

Artzaintza eta meatzaritza izan zituen lanbide Fernando Amezketarrak, eta plazan antolatutako saioetan kantatzeko aukerak ez zituen asko izango, baina taberna giroan maiz aritu zela dirudi, eta oso trebea zela noiznahi hitz egiten ziotenei bertsoz erantzuten.

Ezagutzen diren bertsolari zaharrenetakoa da Fernando Amezketarra. Bera eta bere garaikideak, Juan Ignazio Zabala amezketarra eta Jose Joakin Errozenea Txabalategi hernaniarra besteak beste; herri batzuetan bertsolaritza debekatuta egon zen garaian —ez hala Amezketan— bertsozale ugariren plazer iturri izandakoak.

Bere ateraldi umoretsuengatik, bizitasunagatik eta argitasunagatik oso famatua izan da Gipuzkoan bere garaitik, eta 1990eko hamarkadan argitaratutako marrazki bizidunen bitartez gaur egungo euskaldunen artean ere ospetsua. 

1823ko urriaren 23an hil zen, 59 urte zituela.

Berria, Kultura: Gaurkoa, naiz eta 1764an jaio

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina