2014-10-30

Harkaitz Canorentzat Euskadi saria

Harkaitz Canoren 'Orkertra lurtarra' (Elkar) izan da aurtengo Haur eta Gazte Literatura atalean Euskadi Sariaren irabazlea. Hirugarren aldiz irabazten du Harkaitzek Euskadi Saria. Aurrekoak Beluna Jazz eta Twist lanekin.

'Orkestra lurtarra' lanean Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da.

 Maite Gurrutxagarentzat izan da Ilustrazio arloko Euskadi Saria 'Habiak' (Txalaparta). Dejabu Panpin Laborategiaren eskaera baten emaitza da liburua, eta epaimahaiak nabarmendu duenez, «ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarriari esker, xehetasun eta sentimendu handiz deskribatzen da oroitzapenez eta emozioz gainezka dagoen istorioa»

Iturria: Berria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina