2014-12-17

'Dabilen elea' saria Jon Zabaletarentzat izango da.

Jon Zabaleta
Jon Zabaletak jasoko du Euskal Liburuaren Gauean emango den 'Dabilen elea' saria. Jon Zabaleta Hernanin jaio zen 1950ean, delineante ikasketak egin eta arte grafikoko lanetan aritu zen . Ondoren Debako Arte Eskola Esperimentalean osatu zuen bere formazio grafikoa. 1973an hasi zen ilustratzaile gisa, eta, ordutik, 100dik gora liburu jantzi ditu.

Aurtengoa Zazpigarren edizioa du Euskal Liburuaren Gauak. Bost elkartek antolatzen dute : Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile,Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkartea.  aurten, eta bigarrenez saritu dute ilustratzaile baten lana.

Iturria: Galtzaberri

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina