
Aurten bete dira 50 urte
'Harri eta herri' argitaratu zela.Hori dela eta
Gabriel Aresti Kultura Elkarteak liburua berrargitaratu du eta atzo, abenduak 4, Bilbon egin zuten aurkezpena.

Argitalpen berria bi liburuz osatuta dago. Baten Gabriel Arestiren liburua argitaratu zen bezala. Bestean zenbait euskaltzainek eta egilek idatziriko artikuluak biltzen dira.
Hauek dira parte hartzen duten egileak: Joan Mari Torrealdai, Xabier
Kintana, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga, Karmelo Landa, Angel
Zelaieta, Txomin Peillen, Ana Toledo, Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz
Cano, Unai Elorriaga, Aingeru Epaltza, Toti Martinez de Lezea, Miren
Agur Meabe eta Kirmen Uribe.
Iturria: Plazaberri
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina