2015-01-29

'Bertso eguna' 2015

Urtarrilaren 31an izango da aurtengo 'Bertso Eguna'. 'Jolastu nahi'  izenburupean Kursaaleko oholtza gainean18:00etan hasiko den saioan hamabi aulki izango dira, ezberdin kokatuta eta kolore ezberdinetakoak denak. Saioan parte hartuko duten hamabi bertsolarien artean punta-puntakoak dira batzuk —azken hiru txapeldun nagusiak adibidez: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus—; publiko zabalarentzat ez horren ezagunak beste batzuk.
 
Beste bi ekitaldi ere izango dira egunean zehar. Eguerdian 9 bertsolari arituko dira aire zabalean, Donostiako hiru gunetan, 12:00etan hasita. 

Bestalde afaria eta festa izango dira Manteo kiroldegian gauean. Bat-bateko bertsoez gain, Oskar Estangak hainbat musikarirekin prestatutako Bat-batean saioa ikusteko eta entzuteko aukera izango da.

Iturria: Berria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina