2015-01-20
Sarrionandiaren lehen liburua berrargitaratua
“Izuen gordelekuetan barrena” izan zen Joseba Sarrionandiaren lehen liburua
1981ean argitaratua. Egileak hitzaurrean zioen nahiago zukeela liburudendetan
baino gordairu zaharren batetan atxikitzea, berari eta adiskideei
bakarrik zegokien lana izatea. Baina ez zen horrela izan. Aldeko iritziak laster
nabarmendu ziren, zenbait poema kantu bihurtu ziren egilearen eta liburuaren ezagupena areagotuz eta hamarkada
hauetako euskal poesian erreferente bilakatu zen. Bertan ageri dira
gerora Sarrionandiaren obrako ezaugarri nagusiak izango zirenak. Liburua ia “desagertuta” egon da aspaldi honetan.
Orain Pamielak argitaratzen du, egileak zuzendua eta hitzaurre berri
batekin.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina