2015-02-24

Nafarroako Bertsolari Txapelketa



Iturria: Berria
Ander Fuentes 'Itturri' eta Eneko Lazkoz nagusitu dira txapelketako azken final-laurdenetan. Saioak Lizarran eta Lakuntzan jokatu dira..
Honela erabakita dago finalaurrekoetako hiru saioetan zein bertsolarik kantatuko duten. Hiru saioak Berriozarren, Lesakan eta Burlatan izango dira. 

 
 
Hemen finalaurreko saioen informazio gehiago:

Martxoak 7, larunbata (Berriozargo Entzunaretoan, 17:30ean): Jon Barberena, Julio Soto, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Alazne Untxalo eta Sarai Robles.

Martxoak 8, igandea (Lesakako Kultur Etxean, 17:30ean): Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Xabier Terreros, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien eta Kotte Plaza.

Martxoak 15, igandea (Burlatako Kultur Etxean, 17:30ean): Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Oskar Estanga, Migel Mari Elosegi Luze, Saioa Alkaiza eta Aritz Saragueta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina