2015-03-23

Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako irabazle

Iturria: Arabako Bertsolari Txapelketa
Gasteizko Printzipal Antzokian jokatu da 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako finala.

Marta Ugarte izan da aurkezlea eta Aintzane Irazusta gai-emailea. Sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre pasatu dira buruz-burukora.  Azkenean, Manex Agirre nagusitu da eta txapelduna izan da.

Finaleko epaimahai 5 epaileekin osatuta egon da: Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe, Patxi Aizpurua eta Iker Elexpuru.  Horrela lotu da sailkapena:


Manex Agirre  583
Iñaki Viñaspre 554,5
Oihane Perea 380,5
Zigor Enbeita 375
Ruben Sanchez  370
Xabi Igoa 368,5

Manex Agirrek jantzi du txapela, Karmele Madinabeitia Barrioren eskutik, Arabako eta Gasteizko bertsolaritzaren sustatzaile aitzindaria. Aurten, sari banatzaileak Gasteiz eta Araba mailan euskalduntze prozesuan jarduten duten euskaltegiak eta Gasteizko Mintzalagun taldea izan dira. Arabako Bertsozale Elkarteak bistarazi nahi izan du euskaltegiek eta mintzalagun egitasmoek egiten duten lana Arabako euskalduntze eta normalizazio prozesuan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina