Danele Sarriugarteren Erraiak nobelak irabazi
du Gipuzkoako liburu saltzaileen gremioak
urtero Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira ematen duen Zilarrezko Euskadi saria.
Lehen, Liburuaren Egunean gehien saltzen ziren liburuak saritzen
zituzten, baina duela hiru urte aldatu egin zuten saria emateko
irizpidea. Orduz geroztik, kalitatezkoak diren liburuei beste aukera
bat emateko helburua du sariak.
Iturria: Berria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina