2015-05-25

Gipuzkoa Bertsotan

Saioa Jauregik, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Gipuzkoa Bertsotan saioen balorazioa egiten du. Saio hauek udazkenean hasiko den Gipuzkoako Txapelketarako sailkapena osatzeko asmoz egten ari dira.

Eta gustura dago emaitzarekin. Entzuleek ondo erantzun dutela dio, eta arratsaldeko saioetan jende gehiago egon dela. Gainera, jende berri asko hasi omen da lanean ekintza honi esker, batez ere epaile eta gai-jartzaile taldeetan.

Oholtzako lanarekin ere gustura azaldu da. Gainera, txapelketan esperientzia luzea dutenak eta hasiberriak elkartu direla oholtzan eta zentzu horretan ere oso positiboa iruditzen zaio ekimena Saroi Jauregiri.

Sakatu elkarrizketa eta bideoa ikusteko .

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina