Gaur hasi eta igande-arte luzatuko da Leioako Umore Azoka. 50 konpainiak hartuko dute parte, eta horietako 17 euskaldunak dira. 17 hauetatik 12k lan estrinatuko dute azoka honetan. 170 emanaldi baino gehiago izango ditu egitarauak
orotara, eta lau egunez kale arteen hiriburu bihurtuko du horrek Leioa.
Ehundaka sortzaile, programatzaile eta banatzaile batuko ditu zitak, eta
35.000 ikusle inguru bilduko ditu. Egun egiten diren
dantza, zirko, musika eta performance ikuskizun onenez gozatzeko aukera
izango dute guztiek.
Sakatu 'Egitaraua' ikusteko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina