Galtzaberrin azaldu dira aurtengo Liburu Gaztea Book-trailer sarien irabazleak. Ikastetxeen kategorian Donostiako Zubiri-Manteo ikastetxeko DBH4ko
Azaloreak
taldearen lana izan da bozkatuena 32 botorekin, eta Norbanakoen
kategorian Urnietako Gorka Curiel, Josu Ginez eta Lander Ciak osatutako
ILUMINATIAK taldearen lana, 19 botorekin.
Azaloreak taldeak Patxi Zubizarretaren
Atlas sentimentala (Alberdania, 1998) iburuari buruzko book trailerrarekin irabazi du. ILUMINATIAK taldeak, berriz, Joanes Urkixoren
Gerlari zuria (Elkar, 2003) liburuaren book trailerrarekin lortu du saria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina