2015-09-15

Ikasturte berria eta albiste onak

Hasi dugu 2015-16 ikasturtea. Eta berri onekin hasi, gainera.

DBHko gure ikasleek urtero egiten dute bisita Bilboko Euskararen Etxera, eta bisita bukaeran Komiki Digital Lehiaketa baten hartzen dute parte. Aurten irabazleak gure ikastetxekoak ditugu, eta lehenengo sariaz gain bigarrena ere irabazi dute.

Lehenengo saria NAIA FERNANDEZ eta AITANA ORTEGAk irabazi dute. Eta bigarrena ANE IRIONDO eta ALAITZ URTUBIAk.

ZORIONAK laurei.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina