Iturria: Berria |
Ska-reggae eta punk-rock doinuak entzuten dira 'Inoiz egin dugun diskorik
onena' Ze Esatek taldearen laugarren lan
luzean. Taldeak gaur egun duen barietatea azalduz hamar kantu bildu dituzte diskoan. «Aurreko
diskoa irmoagoa, gogorragoa zen, eta estilo horretatik urrundu gara lan
berrian», azaldu du Gilisagastik. Karlos Osinaga Txap-en laguntza izan dute «estilo nahasketa» hori
ontzeko. Ia bi hilabete eman zituzten Tolosako Bonberenean grabatzen, «Lasai
eta gustura gelditu gara emaitzarekin».
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina