Gaur, urtarrilak 15, Aritz Gorrotxategi idazlearen bisita
izan dute Batxilergoko 2. Mailako ikasleek.
Aritzek ‘Idazleak eskolan’ programaren barruan bisitatu
gaitu. Programa Euskal Idazleen Elkarteak bultzatuta eta antolatuta dago. Idazle bate bisita jaso ahal izateko
ikastetxeek idazle bat aukeratzen dute eta idazle horren lan bat irakurri behar
dute ikasleek. Bisita egunean
aukeratutako liburua izaten da saioaren ardatz.
Batxilergo 2. Mailako ikasleek Aritzen azken nobela irakurri
dute: Koldar hutsa zara. Saioan zehar
nobelan agertzen diren gaiak sakondu eta eztabaida bultzatu ditu idazleak.
Aritz idazlea, gidoigilea, zutabegilea, irakaslea eta
itzultzailea dugu. Gidoigile bezala Goenkalen aritu da eta bere zutabeak
Gaztetxulon, Egunkarian eta Berrian topa ditzakegu. Lan literarioan narrazioak
(Egurra Pinotxori), nobelak (Kafkaren labankada, Gantzontziloak autobusean
zintzilik, Kearen Truke, Axola ez duenean, Koldar hutsa zara) eta poesia (Taxi
bat Hamlet-entzat, Zaldi hustuak, Hariaz beste) landu ditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina