Anton Garitano eta Juan Garzia Garmendia Iturria: Berria) |
Erein Argitaletxeak atzo aurkeztu
zituen Anton Garikano itzultzaileak euskaratutako Kafkaren Metamorfosia lan
ezaguna eta Juan Garzia Garmendiak
euskaratutako Herman Melvilleren Bartleby
eskribatzailea eleberria.
Erein argitaletxeak abian jarri berri duen 4nak sailako lehen bi aleak dira atzo aurkeztutakoak. Itzulpenak eta liburu laburrak jasoko dituzte bertan eta batik bat, mendebaldeko literaturaren «historia mugitu» duten lanei egin nahi diete leku. «Edonor» izan daiteke hartzailea, baina 16 eta 18 urte bitarteko gazteak izan dituzte batez ere gogoan, hartzaile «egokiak» izan daitezkeelakoan. Alde horretatik, «estetika gaztea» erabili dute edizioan, «haientzat erakargarri izan dadin».
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina