Javier Ignacio Arnal Gil |
EHUko bi rakaslek lortu dituzte sariak. Batetik, Javier Ignacio Arnal Gilek lortu du lehen saria haur eta gazteen liburuen modalitatean. ‘La leyenda de Zum' da Saria lortu duen liburua, Roger Olmosek irudiztatua eta NubeOcho Ediciones argitaletxeak argitaratua izan da.
Bestalde, Mikel Bilbao Salsiduak, idatzitako ‘Mensajes desde la pared: carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1886-1975)' katalogoak 2015ean Argitaratutako Liburu Onenen bigarren saria jaso du, Arte Liburuen modalitatearen barruan.
Bi lan horiek beste 123 lanekin lehiatu dira Artea, Bibliofilia, Faksimileak, Haurrak eta Gazteak eta Obra Orokorrak eta Dibulgaziokoak kategorietan. Sari hauek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen ditu.
Argitaratzaileek oso ondo baloratzen dituzte sariak, beren lanaren aitorpen eta prestigioagatik eta berekin dakarten hedapenagatik, saritutako liburuak nazioarteko LIBER, Frankfurt eta Leipzig liburu azoketan erakutsiko baitira gero.
Iturria: EHU
Iturria: EHU
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina