
Zurrumurruak baieztatu egin dira.
Euskadiko hainbat eskolak jaso dituzte, 90 ACEX programen etenaldia dakarten jakinarazpenak. Gehienak, eskola-liburutegiak dira.
Murrizketa ekonomikoa beste helbururik ez duten ildo hauen ezarpena, ez dator inongo justifikazio pedagogikok bermatuta. Are gehiago, ez dute aintzat hartzen sasi-legelarien hitz onez betetako paperek zein erreferentetzat ditugun herrialdeek, eskola-liburutegiei ematen dieten garrantzia.
Programa hauek, lanaldi osoko lehen hezkuntzako irakasleek kudeatu behar dituzte.

Gipuzkoan, 65 eskolatik gora dira programaren onuradunak. Ez baina, baldintza beretan.
Orain dela 6 urtetatik, lekuz aldatu diren irakasleak, erretiroa hartu dutenak edo zendutakoak, kasu gehienetan eskola bereko irakasleek ordezkatu dituzte. Lanordu erdia liberatuta, eskola-liburutegien ardura hartu dute. Horrek, esfortzu handia eskatzeaz gain, formakuntza beharrak asetzea zein liburutegien kudeaketa digitala eta irakurketa sustatzeko ekintzen garapena gainontzeko taldekideekin koordinatzea zaildu ditu.
Hezkuntza sailak hurrengo 2016-2017 ikasturtean gauzatuko duen ildo nagusia, lanaldi erdian liburutegiak kudeatzeaz arduratzen diren irakasleak dituzten eskoletako liburutegiak kolpe batez ezabatzean datza. Honek, Gipuzkoan bakarrik, 30 eskola-liburutegiren itxiera dakar berarekin. Hauetarako beren-beregi eskuratutako eta katalogatutako milaka liburu eta hauek kudeatzen emaniko orduek ez dute ezertarako balioko.
Hau gutxi balitz, gure lurraldean erretiroa hartu duten 10 liburutegitako arduradunetik gora, eskola bereko irakasle banak ordezkatuko dituzte lanaldi erdian. Neurri hau baina, hurrengo ikasturterako baino ez da. Denborarekin, argi dago eskola-liburutegiak ez direla Euskadiko memoria historikoaren atal bat izango.

Programa eta proiektu berriak jaioko dira, deuseztatu nahi den programa sakonean aztertu gabe. Gaizki jantzitako saindua biluztu, beste bat txarto janzteko. Eskolaz kanpoko ekintza gehigarrietan eta bereziki eskola-liburutegien eremuan beste hainbat tokitarako erreferentea zena galduko da.
Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatzeko ideia ezin hobea!
Iturria: BEGEL
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina