Alde batetik albiste pozgarria izan da 2016 Literatura Nobel Saria Bob Dylanentzat dela. EMusikari eta kantari bati lehenengo aldiz eman diote sari hau. Epaimahaiak aitortu dio Dylani Amerikako kantu tradizio handian adierazpide poetiko berri bat sortu izana.
Dario Fo
Eta bestalde, albiste tristea, Dario Foren heriotza. 90 urterekin zendu da Dario Fo antzerkigile, aktore eta artista. Sorkuntza eta gizarte konpromisoa uztartzeko hautua egin du beti, eta 1997an Literaturako Nobel saria jaso zuen bere komedia satirikoengatik.
Albiste iturria: Berria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina