2016-10-06

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko fasea

Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zen atzo goizean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko fasea. Fase honetan 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala jokatuko dira. 

Prentsaurrekoan Asier Ibaibarriaga (Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria), Ione Narbaiza (Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Sustapen arduraduna) eta Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiaren euskara zuzendaria aritu dira.


Kanporaketetan 30 bertsolarik parte hartuko dute: inoiz finlista izandako bost, eta besteak Udabarriko Fasetik sailkatutakoak. Finalaurrekoetan 2014an finalista izan ziren bost bertsolari edukiko dituzte zain.


Iturria: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina