Euskal Herriko eta nazioarteko konpainien sorkuntza berriaren arteko programazio orekatua izango da Jaialdiaren aurtengo edizioaren ezaugarri nagusia. Bilboko Udalak antolatzen du BAD – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia. Urriaren 20tik 29ra izango da jaialdia eta dagoeneko ohikoak diren La FuNdicIOn, BilbaoArte edo Bilborock eszenatokietan izango dira emanaldiak. Aurten, eszenatoki berriak ere izango dira: Guggeheim museoko auditorioa, Campos Antzokia eta Pabellón 6.
BADen edizio berri horretan hogei konpainia inguru izango dira, eta ia erdia euskal eszena garaikidean sar daitezkeen artistak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina